Eguneko Evangelioa
«Entzun beste parabola hau: Behin batean, nagusi batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen. Mahatsa biltzeko garaia iritsi zenean, bere morroiak bidali zizkien nekazariei, fruitutik zegokion partea jasotzera. Baina nekazariek morroiak hartu eta bata jo, bestea hil eta bestea harrikatu egin zituzten. Berriro beste morroi batzuk bidali zizkien, aurrekoan baino gehiago, eta haiei ere beste hainbeste egin zieten. Azkenik, bere semea bidali zien, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”. Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta egin gaitezen mahastiaren jabe”. Hartu, mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten».
Jesusek galdetu zien:
—Zer egingo ote die nekazari horiei mahasti-jabeak itzultzean?
Erantzun zioten:
—Gupidarik gabe hilko ditu eta bere garaian fruitua emango dioten beste nekazari batzuen esku utziko du mahastia.
Jesusek esan zien:
—Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena:
Etxegileek baztertutako harria
giltzarri gertatu da.
Jaunak egin du hori,
gure begien harrigarri ?
«Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio.
Sakontu zure fedean
04-10-2026 Cuidar sin apropiarme - 10 Minutos con Jesús
T2 E.14 ¿Cómo perseverar en la vida espiritual?

HOMILÍAS
BIENVENIDOS A LA SEGUNDA TEMPORADA
T2E16 - La muerte
Oficio de lectura 12/08/26
[74.10] Discurso 02/10

Rosario en Lourdes
Sábado, 10 de octubre
Evangelio 4 octubre 2026 (Un propietario plantó una viña)
SEXTA. XXVII DOMINGO DEL TIEMPO ORDINARIO
II Vísperas - Domingo de la XXVII Semana del Tiempo Ordinario
Jóvenes Católicos - Pase de gol. By D. Álvaro Zamora (DOMINGO)


